Pilpilean
Office hours

Tuesday Asteartea
16.00-17.30
Thursday Osteguna
13.30-15.30

London Basque Society - Euskal Elkartea

Oxford House
Derbyshire Street
Bethnal Green
LONDON E2 6HG
metroBethnal Green tube station
(Central Line)

Tel: 02077397339
Fax: 02077290435

posta elek. e-mail

Kultura: Korrika 12 (2001. urtean)

Londresen ere, mundu bat bildu zen euskarara

Korrika 12 logo

Pasa den larunbatean Korrika jaia ospatu zen Londresen, bertako Euskal Etxeak antolaturik. Bethnal Green auzoan goiz partetik entzun zitekeen euskara, Ingalaterrako hainbat herritatik zein Londres beratik hurbildutako jendearen ahotan.
Bertso bazkarirako prestatua zegoen aretoa txiki geratu zen eta ehun lagun inguru bakarrik bildu ahal izan ziren bertan, beste asko kanpoan geratu behar izan zirelarik, bertan prestatu zen marmitakoa dastatu ezinik.

Jantoki betean eta giro ezin hobeagoan, jendeak gogo biziz entzun zituen Unai Iturriaga, Jon Maia eta Igor Elortzaren bertsoak, seriotik nahiz zirika, giroa bero-bero utzi zutelarik arratsalderako.

 

Korrika 12 - Kide berria

Kide Berriak

Arratsaldeko zazpiretan, Euskal Etxearen ondoan dagoen parke batean burutu zen Korrika, eta hainbat lagunek, oihu eta kantu, parkeari itzuli bat eman zioten lekukoa eta ikurrin baten atzean. Iluntzerako andana ziren inguruotara hurbildutako euskaldunak eta ez euskaldunak ere, eta Rock jaialdirako prestatua zegoen aretoa bete egin zen, E.H. Sukarra, Paranoia eta Wastelanders taldeak entzuteko.

 

 

 

Korrika 12 photo slideshow

Jaialdiak giroa bero-beroan egin zuen aurrera eta azkenerako edari eta janariak ere (ez ziren sagardoa eta txistorra falta izan) agortu egin ziren. Euskal Etxeak antolatzen duen Korrika, urterik urte handiagotzen ari da eta hurrengo ekitaldirako zein beste ekimen mota batzuk antolatzeko ere gogotsu agertu ziren antolatzaileak.